XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5. Ikasleek problemen soluzio-proposamen alternatiboak formulatzen jakin behar dute.

6. Ikasleek razionalki aukeratzen jakin behar dute, soluzio-proposamen alternatiboen balorazio batean oinarrituz.

7. Ikasleek beren gogoeta eta erabakiak deskribatzen jakin behar dute.

8. Ikasleek beren erabakiak mundu errealeko gertaerekin parekatzen jakin behar dute, ezberdintasunak eta antzekotasunak baloratzeko asmoz.

Dramatizazioaren helburua ikasleei jokoaren arauak ikus eraztea da, eta merkatuan eragileen edo eragile-taldeen arteko portaera agerian jartzea ikasleen aurrean, adibidez: txikizkako saltzaileak, saltzaileak, lehiakideak, fabrikatzaileak, esportatzaile eta inportatzaileak, publizitate-agentziak, adar ezberdinen edo alokatuen erakundeak, etab.

Metodo pedagogiko honen aurrerabakitako helburu pedagogikoak lortzeko honako eskakizun hauek bete behar dira: 1. Joko-arauak eta rolak errealistak izan behar dute eta nabarmenak ikasleentzat, kontsumo-egoera batean.

2. Hedadura eta zailtasun-mailari dagokionez ikasleen ahalbideetara egokitu beharra daukate.

3. Gaiak ikasleen esperientzien artean leku garrantzitsua eduki behar du.

4. Ikasleek rol horiek ikasi eta antzezteko motibatuak egon behar dute.

5. Ikasleek antzezpena behatu eta analizatzeko motibatuak egon behar dute.

6. Ikasleek dramatizazioa bizitza errealeko gertakizunekin parekatzen jakin behar dute, ezberdintasun eta antzekotasunak baloratzeko.

Desk research deituak helburu bezala zera du, ikasleei lan independentea indibidualki edo taldean egina irakastea, problematika baten analisiarekin, eskura daitekeen edozein informazio-motatan oinarrituz, adibidez, ikerketa enpirikoak, estatistikak, prentsako artikuluak, iragarpenen testuak, eskupaper edo liburuskak, testuliburuak, material didaktikoa, egindako galdesorta edo inkestak, etab.

Metodo didaktiko honek aurrerabakitako helburu pedagogikoak lortzeko, honako puntuok bete behar dira: 1. Erabilitako informazioak errealista izan behar du, eta ikasleentzat nabarmena kontsumo-egoera batean.